Con niños

Teatro infantil en euskera: "Kutxartean"

Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da.

Bartolomeus eta Komino pozik bizi dira bata bestearekin kontatzeagatik, harik eta hirugarren pertsonaia bat agertzen den arte, zeinak kutxak lapurtuko dizkien eta beste bien arteko adiskidetasuna proban jarriko duen.

Gora Musika talde berria: "Dantzan!"

Sorgin bat eta erraldoi bat ogro batekin geratuak dira jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beren gorputzak zalantzan jartzen dituzte. 

Hortaz, kritikak jasotzen dituzten heinean, magiaren bitartez haien gorputza aldatzen dute, gaur egungo kanonetan oinarrituz. Ostean, guztiz aldatuta iristen dira ogroa ezagutzera. Berak ez ditu ezagutzen, haserretu egiten da eta haiekin jolastu nahi ez, eta alde egiten du. 

Ene Kantak: "Bisonte-Mastodontearen bila"

Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea. Isiltasuna nagusi, taldean doaz. 

Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!! Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren. 

Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?

Concierto navideño: "Las cuatro estaciones ya no son lo que eran"

Un enérgico concierto navideño a partir de Las cuatro estaciones de Vivaldi. Una comedia “climatológica” con mucha acción, trufada de gags y aliñada con sorpresas visuales. Un especial menú festivo para toda la familia con la visita de míticos personajes navideños.

Teatro Che y Moche, veterano en el género del teatro musical, apuesta por un humor espontáneo, blanco e inteligente para todos los públicos, donde la sonrisa y la locura se unen a la música en directo de principio a fin.

event