Bertso Aroa 2023: Bertso afari sentsoriala
Modu berezian bukatuko da aurtengo Bertsoaroa; izan ere, lehen aldiz, bertso afari bat izango da egitarauaren baitan. Ez da bertso afari arrunta izango, dena dela; zentzumenak jolasean jarriko dituzte bertsolariek, afalaurretik zein ostean.
Geltokin egingo da, eta tokia izango dute produkzio ekologikoan dabiltzan gertuko hainbat ekoizlek ere. Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke sarrerak, 21 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.
Bertsolariak: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina.