event Fecha:
label_outline Categoría:
place Lugar:
domain Organizador:
euro_symbol Precio:
4.00€
credit_card URL entradas:
LILO Iruñerriko talde bat da, 2020aren bukaeran sortua María Mateoren abestiei musika jartzeko. Poparen bidea nabarmentzen da haien kantuetan, baina Rockarekin eta Indiearekin uztarturik.
Kantu gehienak euskaraz ematen dituzte eta letrak konprometituak izaten dira, bizitzaren egoera sorta zabalean barneraturik.
Abesti horien bidez, barne giro lasaian murgilduko gara edota erritmo biziagoekin dantzatu. Taldearen musika plataformetan dago entzungai, hala nola Spotifyn eta You Tuben.
María Mateo (kantaria), Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianoa), Julen Hoyuelos (gitarra), Nekane Ibero (gitarra eta baxua ), Irama Otero (gitarra).