Hil Kanpaiak
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Hauek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan.