Ciclo Antzerki Aroa: "Maitasunaren itxiera"
Ciclo Antzerki Aroa: "Maitasunaren itxiera"
place  Lugar:
- Pamplona/Iruña
event  Fecha:

Ciclo Antzerki Aroa: "Maitasunaren itxiera"

event  Fecha:
label_outline  Categoría:
place  Lugar:
domain  Organizador:

Pascal Rambert egile eta eszena-zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapenean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.

Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina... horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.

Localización

Escuela Navarra de Teatro

42.817660509496, -1.6411900520325

event