Demode Quartet: "Kutsidazu bidea, Ixabel" (musikala)

Teatro Gayarre - Pamplona/Iruña
Fecha: 
Miércoles, 1 Diciembre, 2021 - 20:00

Demode Quartet: "Kutsidazu bidea, Ixabel" (musikala)

Fecha: 
Miércoles, 1 Diciembre, 2021 - 20:00
Categoría: 
Organiza: 
Precio: 
8.00€

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Ikuskizunean ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, agarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

Localización