Block title
Block content
Elkarrekin-Together
  • Sinopsis: 

    "Kontakizun honek pelikula handi batek beharrezko dituen elementu guztiak biltzen ditu: abentura, emozioa eta aurkikuntza. Balio erantsi indartsu batekin: dena egia da."

    Esploratzaile talde bat txalupan iritsi da uharte batera. Paisaia erabat naturala da, basatia eta denboran kokatzen zaila. Esploratzaileek beraiekin daramaten materiala deskargatu dute: urpekaritzarako ekipamenduak, indusketarako lanabesak eta argazkigintza tresneria. Haien artean euskaraz hitz egiten dute.

    Ipar-amerikako hainbat arkeologo eta urpekari batu zaizkie espediziora. Estatu Batuetako ekialdeko kostan gaude. Elkarrekin, zerbaiten bila ari dira. Lantaldean aritzeak egoera ezberdinak dakartza taldera: elkarlaguntza, naturarekin bategitea eta iraganeko oroitzapenak.

    Egunero ikasten dugu zerbait: gaur egun Kanada bezala ezagutzen dugun lurraldean, arrantzale euskaldunek egonaldi luzeak egiten zituzten kolono frantsesak eta ingelesak lehen aldiz iritsi baino askoz lehenago. Badakigu bertako natiboekin elkarlanean aritu zirela, berdinetik berdinera. Baita hizkuntza berezi bat asmatu zutela ere, bertakoen eta euskaldunen hizkuntzak nahastuz. Kooperazio horren fruitua da Iparramerikako lehen industria.

    Kanadako Gobernuak historiako pasarte hori berreskuratzeko jarri duen interesari esker, Kanada ekialdeko kostaldean iragan hori frogatutzat ematen duten aztarna ugari aurkitu dira. Estatu Batuetan, ordea, ez da ahalegin hori egin. Baina garai batean kostaldeak ez zuen mugarik, eta Agoteren susmoa da estatubatuar lurraldean ere izan zela euskal arrantzaleen eta natiboen arteko elkarlana, beti ere kooperazioan oinarrituta, eta ez zapaltzaile eta zapaldu arteko harremanean oinarrituta. Inork ez dio hari mutur horri tira, horregatik gaude gu hemen.

    Espedizioa froga horien bila dabil. Beste mundu bat izan zela frogatu nahi du, beste mundu bat posible izan zela. Agian, iragana berreraikiz etorkizun berria idatz daiteke. Izan zirenaren bila dabiltza, izan nahi dutenaren bila, herri eta kultura gisa haien esentziarik onena.

    Espedizioaren urrats bakoitzak mundu misteriotsu, ezusteko eta ederrean barneratuko gaitu. Kontakizuna aurrera doan neurrian, ohartzen gara helburua lortzea bezain garrantzitsua dela bidea egitea, bilatzea, ikertzea. Behelainoak sekretu asko ezkutatzen dituela ematen du. Balea talde bat arnasa hartzera irten eta berriz ere beraien munduan murgildu da, historia eta denboraz ohartu gabe.

  • Título Original: 
    Elkarrekin-Together
  • Director: 
    Migueltxo Molina, Pablo Iraburu e Igor Otxoa
  • Reparto: 

    Documental

  • Idioma Original: 
    Esukera e inglés
  • Duración : 
    99
  • País : 
    España
  • Fecha Estreno: 
    Viernes, 17 Noviembre, 2017
  • Calificación : 
    Mayores de 12 años
Te puede interesar
No se encontro contenido.